
PWN Bilbok, irabazi asmorik gabeko erakundeak, bizitzaren arlo guztietan genero-lidergo orekatua lortzea du helburu, bereziki arlo ekonomiko eta sozialean.
Helburu horrekin eta BECen eskutik, BIEMH nazioarteko azoka industrial batean zeharkako genero-programa bat diseinatzea eta ezartzea proposatzen da, enpresetan berdintasunaren arloko jardunbide onenak eztabaidatu, hausnartu eta partekatzeko.
Frogatuta dago berdintasunak lehiakortasuna dakarkiela erakundeei, eta aberastasun-iturri dela; hori dela eta, ekitaldi honen helburua da emakumeak industria-ingurune batean duen zeregina ikusaraztea, haren rol desberdinetan: Zuzendaritza, enpresaburu eta industria-mundurako funtsezkoak diren diziplina jakin batzuetan aditua den aldetik.
Beraz, honako helburu hauek lortu nahi ditugu:
- Industria-sektorean genero-orekak duen garrantzia ikusaraztea, haren onurari buruzko ebidentziak erakutsiz eta beren esperientzia kontatzen diguten emakume inspiratzaileei ahotsa emanez.
- Enpresek lehiakorrak izateko dituzten erronkei buruz hausnartzea (talentua, teknologia, lidergoa, lanaren etorkizuna). Osagai horietan guztietan, genero-arraila erronka gehigarri bat da (STEAM, lan hibridoa eta kontziliazioa, garapen profesionala…).
- Industriarekin lan egiteko bideak aztertzea, lidergo orekatu hori sustatzeko eta urtean zehar ekintza zehatzak gauzatu ahal izateko.
- Lider politiko eta enpresarialen inplikazio eta konpromiso handiagoa lortzea.